11/04/2019 - DU Korrika txikia
Korrika, euskararen aldeko lasterketa herrikoia, bere 21. edizioan da aurten “Klika” goiburua hartuta, eta, ohi bezala, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du euskara aldarrikatzeko ekimen jendetsu honekin, Donostian eta Bilbon kilometro banatan parte hartuz. Kilometro horietan gure unibertsitate elkarteko kideek eramango dute lekukoa.

Ostegunean, 10:50etik 11:30era, DU Korrika txikia egin dugu bi campusetan, Donostian patioaren inguruan eta Bilbon Arrupe zubian, jai giroan. Informazio gehiago: agenda.deusto.es/eu/ud-korrika-txiki/
31 photos · 128 views