05/10/2016 - Durangoko Azokaren bisitaria: profila, bizipenak eta balioak. 50. edizioan egindako ikerketaren aurkezpena
Nolakoa da Azokako bisitaria? Zerk erakartzen du? Zer eta zenbat kontsumitzen du? Zein da Azokaren balio ez-materiala? Galdera hauen erantzunez jardun gara 2016ko urriaren 5ean Deustuko Unibertsitatean antolatu dugun hitzaldian, Azokaren 50. edizioaren karira egindako ikerketa kuantitatiboan oinarrituta. Informazio gehiago: bit.ly/2dKgay8
14 photos · 64 views