Mihi borroka

"Hiru hitz"

 

Hitz umelak zein lehorrak ditut

gogoko hiztegietan topatzea.

Hiztegia bera atsegin dut gehien.

 

Umel:

zelaiko belarrak moztuta,

oroimenari atxikitzen zaion

mintz ttanttaduna.

 

Lehor:

haizete beroaren bulkadaz

larruazaletik zehar

higatzen diren dunen isuria.

 

Hiztegi:

mihi puntaz haratagoko

giza jarioen pausagune

geldi, gorde, isila.

 

(Josetxo Azkona)

 

Facebook

3,986 views
24 faves
22 comments
Taken on March 26, 2012