new icn messageflickr-free-ic3d pan white

IMG_9957

2011ko ekainaren 24an, Itzubaltzeta / Romoko 80 bat auzokidek manifestazioa eta agerraldia egin zituzten "isun injustua jasan duten" herrikideei elkartasuna adierazteko eta "Estatuari bakean utz gaitzala" exijitzeko. Izan ere, 5.000 baietz! ekimeneko kideek gogoratu dutenez, 2010eko irailaren 18an A.S. Itzubaltzeta / Romoko gaztea, euskal presoen aldeko aldarrikapen baketsua egiten zegoen momentuan, ertzain batek atzetik kolpatu, lurrera bota eta atxilotu zuen. Egun, 2.000 eurotako isuna eskatzen dio epaileak "agintzaritzaren aurkako atentatua” delako aitzakiaren pean. 2010eko urriaren 22an, berriz, Imanol Beristain kidearen aldeko manifestazio baketsuan, J.I. eta I.l. Itzubaltzeta / Romoko bizilagunak geldiarazi, identifikatu eta aurrera jarraitzeko esan zien ertzainburu batek. Egun, 3.000 eurotako isuna eskatzen die epaileak "irainak eta mehatxuak" aitzakiaren pean.

114 views
0 faves
0 comments
Taken on June 24, 2011