new icn messageflickr-free-ic3d pan white
joseba-elorriaga-harrera-algorta | by www_ukberri_net
Back to photostream

joseba-elorriaga-harrera-algorta

2009ko urriaren 17an, harrera jendetsua egin zioten Joseba Elorriaga preso ohiari Algortan. 11:40ean iritsi zen herrira, Navalcarnerotik (Madril, Espainia) irten ondoren. Leioako gasolindegian zain zituen lagunekin batera auto karabana luzea egin zen Algortara iristeko. Euskal Herria kalera sartzeko zubian zeuden lagunak bengala gorriez eman zioten herriko sarrera. Gero, Amnistia tabernan 300 lagun inguruk harrera beroa egingo zioten. Hurrenez hurren etorri ziren besarkadak, kantuak, oihuak, sei lagunek dantzatutako aurreskua, lore eta opari eskaintza, bertsoak eta AAMren agurra eta Josebaren hitzak. Josebak eskerrak eman zizkien bertan bildutako guztiei eta bereziki presoen senide, bikotekide eta lagunei, sakabanaketa politikoa gainditzeagatik. Ildo horretatik, gogoratu zituen barruan gelditu direnen egoera eta aurrera egiteko lana egin beharra. Elorriagak bi urte eman zituen aurretik espetxean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta eta epaiketa egin gabe. Argazkia Etengaberena da.

517 views
0 faves
0 comments
Taken on October 18, 2009