new icn messageflickr-free-ic3d pan white
img_0955.jpg | by www_ukberri_net
Back to photostream

img_0955.jpg

2009ko uztailaren 31n, Punta Galea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen Getxoko Zirkuitua irabazi zuen esprintean Euskaltel taldeko Koldo Fernandez de Larrea txirrindulariak. Lasterketaren 64. edizioan, Berangoko Ricardo Otxoa zenaren omenez egin den 9.an, Juan Pablo Forero kolonbiarra gelditu zen bigarren, Mikel Gaztañaga hirugarren tokian utziz. Ohikoa denez, hainbat ihesaldi saiakerak izan ziren probak iraun zuen lau bat ordutan. Nagusiena eta lehena hamabikote batek sortu zuen, tartean Iñaki Isasi Euskalteleko kidea zegoela. Baina helmuga gero eta gertuago zegoela tropelak irentsi egin zituen. Ondoren Jonathan Castroviejo Orbeako txirrindularia saiatu zen bakarrean baina 15 kilometro baino ez zirela falta neutralizatu zuten. Gustavo Dominguez eta David Belda ere azken kilometrotan egin zuten hamaika ahalegin zorte berbera eskuratuz. Azkenean, Euskaltel taldeak esprinta prestatu eta Koldo Fernandezek lana biribildu zuen helmugako pankartaren pean. Koldok bi egun lehenago berritu zuen kontratua Euskaltelekin 2010erako. Bestalde, eguneko ezustekoa Meitan talde japoniarraren maila altua izan zen.

999 views
0 faves
0 comments
Taken on July 31, 2009