Bidaia Kontaketa Zikloa
Bosgarrenez Bidaia kontaketa zikloa antolatuko dugu Mullerenean. Aurten ere munduari buelta osoa emango diogu euskaraz. Maiatzaren 19an, Martin Garmendiak Vietnamera eginiko bidaia izango du berbagai 19’30ean. Ordu berean, Nerea Zuluagak Bogotan bizi izandako urtea kontatuko digu maiatzaren 27an. Gauza jakina da gazte askok Erasmus bekak aprobetxatzen dituztela munduko hainbat leku eta kultura ezagutzeko eta Amaia Aiartzaguenak eta Miren Luzuriagak hauetaz profitatu dute aurten. Amaia Puerto Rikon egon da eta ekainaren 3an 19:30ean Estatu Batuei elkartutako estatu librearen gainean berba egingo digu. Astebete gerotxuago, baina ordu berean, Miren Luzuriaga Argentinari buruz mintzatuko da. Tartean, Jon Karla Larrañagak mendian egindako txangoak izango ditu hizpide ekainaren 9an.
31 photos · 20 views