new icn messageflickr-free-ic3d pan white
Txantximozorroak prestatzen! | by berbaizu
Back to photostream

Txantximozorroak prestatzen!

Oraindik ere urtarrila den arren, adi ibili ezean, mozorrorik gabe harrapatuko gaituzte inauteriek. Aurten goiz datozela gutxi bada ere, Deustun gainontzeko herrietan baino astebete lehenago ospatzen baititugu. Asteburu honetan izango ditugu aratusteak, beraz, eta Deustuko Jai Batzordeak otsailaren 2tik 4ra egitarau oparoa prestatu du.

 

Txantxikukook igande goizeko desfilean hartuko dugu parte urtero lez, eta zorionez, erne ibili eta aurreko bi asteburuetan lan eta lan ibili gara mozorroa egiten, inauteriek ustekabean eta zer jantzi jakin gabe harrapatu ez gaitzaten. Lehenengo asteburuan soinean eramango dugun jantzia prestatzen eta bigarrenean konplementuak eta karroza egiten ibili gara. Xehetasun handirik ezin dugu eman, Deustun ohitura denez, konpartsa, kuadrila, zein aisialdi taldeen mozorroak sekretuan gordetzen baititugu (edo saiatzen gara, behintzat) desfile egunerarte. Beraz, ondorengo argazkiekin pistaren bat emango dugu agian, baina datorren iganderarte ez duzue jakingo aukeratu dugun gaiarekin asmatu duzuen.

 

Jakiminez beterik zaudetela badakigunez, desfilean ikusiko dugu elkar, Deustuko kaleetan zehar, gu hortik ibiliko baikara dantzan, abesten eta oihukatzen, eta ahal bada, jasotako saria ospatzen ere, noski!

 

Iku, iku... Deustutik datorren artista da Txantxiku!

61 views
0 faves
0 comments
Taken on January 28, 2018