new icn messageflickr-free-ic3d pan white
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV) | by berbaizu
Back to photostream

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Basamortuan zuhaitz bat dago bakarrik. Zahartzen ari da… Urrunetik hiru pertsona etortzen zaizkio ureztatzera. Bata, goizez, Asiatik, beste bat, arratsaldez, Afrikatik, eta azkena, gauez, Euskal Herritik. Nolakoak dira urrunetik datozen pertsonak? Zertan dira ezberdinak? Zertan antzekoak? Bakoitzak ezberdin imaginatu ditu. Komunean duten gauza bakarra ureztatzeko ureztaontzia izan da.

 

Zuhaitzari adarretara txoriak etortzen zaizkio, eta bere inguruko gauzen berri ematen diote. Guk istorioko zuhaitza sortu dugu. “Jaio zenetik bertan egon da?”, “txoriek ez dute hitz egiten”, “asko jakingo du zuhaitz horrek”, “zuria da elurtuta dagoelako”, “zuhaitzak forma arraroa dauka!”, “basamortuan bizi delako..”

 

Begiekin azala baino ez da ikusten…

 

Datorren astera arte!

69 views
0 faves
0 comments
Taken on November 6, 2017