new icn messageflickr-free-ic3d pan white
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V) | by berbaizu
Back to photostream

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

"Gainerakoek izugarriak bizi dituzte… eta nik? Nork jakingo ditu nire gertakizunak? Nik bizitakoak nirekin hilko dira."

Bere enborreko betek, istorio asko ezkutatzen zituzten.

Zuhaitzak kili-kiliak sentitzen zituen barnean berak bizitakoak burura ekartzen zituenean...

 

Txoritxoen antzera (hitz egiten ez zuten txoritxo horiek), gainontzekoek zuhaitzaren gertakarien berri izan zezaten, gorputzarekin istorio horiek kontatu ditugu.

 

Ondoren, haizeak adar batean zintzilikatuta utzi dizkigun irudiak eta hiru egoera (ura, buztina, hostoak...) erlazionatu ditugu. Era honetan, begiek ikusten zutena, gure eskuek sentitzen zuten horrekin harremanetan jarri dugu. Istorio berri ikaragarriak sortu dira.

 

Den-denak gure zuhaitzaren (Gometxa izena jarri diogu) azalean islatu ditugu.

Basamortuan ondo errotuta dagoen seinale dira jarri dizkiogun erro sendoak.

Apurka-apurka kimu berriak hazten hasi zaizkio, pozten ari ote da?

71 views
0 faves
0 comments
Taken on November 13, 2017