PNVko bakezaleek kristalezko edalontziak eta boteilak jaurtitzeko leku bikaina izan da Irungo kale nagusiko batzokiaren ataria. Label demokratikoaren asmatzaileek, jipoiak, irainak eta mina eman dezakeen edozer jaurti dezakete beren bunkerretik, gainera, zipaioen ezinbesteko laguntza baitute biolentzia erabili eta ondorio legalik ez izateko.
Harria bota, eta eskua ezkutatu beharrik ez, txakurrek defendatuko dituzte. Okerrena, biolentzia zigorgabetasunez erabiltzeko duten harropuzkeria da, ondo baitakite, alarde ez baztertzaileko norbaitek kolpea jasan eta aurre egiten badie, zipaioek salto egingo dietela alarde zabaleko partaideei.
Hori da batzuen bakea!