Aupa orrialde honetara iritsi zaren hori!

2007ko URTARRILA

Kasualitatez josia dago bizitza; eta bizitza gertaerez josia; hori dela eta, nere burua oroitzapenez josia dago baita ere:

Nere logelako "frontal"-a aldatu dugu, eta hori dela eta, nituen traste asko eta asko enpaketatu behar izan ditut. Horrela, kasualitatez, nere bizitzako etapa ezberdineko argazki ugariekin egin dut topo, milaka oroitzapen burura etorri zaizkitelarik. Orrialde hau zabaldu nuenean erasmus ikasle moduan negoen eta bertan ateratako argazkiak ezarri nituen. Flickr-kontu honek 200 argazkiko muga duela konturatu naiz denborarekin eta desagertzen joan dira argazki guzti horiek.

Argazki horiek gehiago ez desagertzea erbaki dut, eta ezta nere bidaietako beste argazkiak ere; oroitzapenak presente izan nahi ditut, neretzako horren garrantzitsuak izan diren bidaietako oroitzapenak alegia.

Gauzak horrela beste hainbat flickr orrialde sortu ditut bertan argazki guztiak mantendu daitezen, fotolog finkoak izanik. "Work in progress" delakoan daude orrialdeak, baina hor doaz oraingoz sortu ditudanak, nahiz eta oraindik orrialde gehiago soru behar ditudan (hala nola _cambridge edo _bournemouth -koak ...):

www.flickr.com/photos/oriotarra_arhus
www.flickr.com/photos/oriotarra_jarvenpaa

2006ko URRIA

Dagoeneko ia ez dago Arhuseko argazkirik blogean. Bestelako argazkiak daude, udarako bizipenak;udaran zehar gauzak asko aldatu dira; oraindik ere aldatzen ari dira; eta aldatuko dira, ziurrenik;aldatutako aldaketen aldaketak.

--> "Jamás se desvia uno tanto como cuando cree conocer el camino; de hecho, la vida es aquello que te va sucediendo mientras te empeñas en hacer otros planes." <--


2006ko EKAINA

Momentu honetan orrialde honetan aurki ditzazkezun argazkiak (gehienak) Arhus-en (Danimarka) egindakoak dira.

Urte oso bat igaro dut bertan, erasmus ikasle moduan, eta bertan bixitatutako lekuak, gertakizunak, esperientziak... isladatu nahi izan ditut.

Gauza ugari geratu dira hemen azaldu gabe, ezinezkoa bait litzateke urte honek neretzat suposatzen duen guztia isladatzea argazki soil batzuen bitartez.

Hala ere, nigan geratzen dira Arhusen bizitako momentu oro, ahaztezinak guztiak.

Argazkiekin gozatu dezazun espero dut; nik berton gozatu dudanaren %0,1 gozatzera iristen bazara hauek ikusten, konforme geratzen naiz orduan.

Beste bat arte, Arhus! Kaixo berriz ere, Orio!

Contacts (2)

 

Testimonials (0)

Luis Brazo doesn't have any testimonials yet.

Name:
Luis Brazo Domínguez
Joined:
February 2006
Hometown:
Orio -Gipuzkoa-
Currently:
Orio, Euskal Herria
I am:
Male
Occupation:
Student (advertising & public relations)
Website:
The whole spanish comunity's web-page in Arhus, while enjoying the erasmus
Email:
luisbrazo [at] gmail.com