Euskal kantuzale guztientzako txokoa da hau; mahaiaren bueltan, kalean, dutxan, oholtzaren gainean edo sagardotegian kantatzea gustoko dutenentzat.

Kanta zaharrak edo berriak izan, euskaraz kantatzea maite dutenentzako.

Euskal Kantuzaleen Elkarteak kantu zaletasuna sustatzea du helburu nagusi eta horretarako hainbat alorretan ari gara lanean. Horretarako hezkuntzan eta kantari gazteekin ari gara lanean eta urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditugu.

Kantuzaleen eta kantarien topagune da elkartea eta, horregatik, euskal kantuari merezi duen bultzada emateko lan egin nahi duen edonork du lekua gurean.

Urtetik urtera aurrerapausuak ematen ari gara baina, ez dugu etsiko behar adina proiektu martxan jarri arte; euskal kantagintzari eta kantuzaletasunari merezi duen lekua eman arte, alegia; kantu ezagun hark dioen moduan, kantatzen duen herria ez baita sekula hilko.

Contacts (0)

Kantuzale hasn't listed any contacts yet.

Testimonials (0)

Kantuzale doesn't have any testimonials yet.

Name:
Euskal Kantuzaleen Elkartea
Joined:
May 2010