|
|
Getariaren Sustraiak's photostream |
HIRIBILDUAK ERDI AROAN
XI-XII. mendeetan Europa osoan hiribilduak eta hiriak sortzen hasi ziren, eta prozesua XIII.ean indartu zen, batik bat. Euskal Herrian hiribilduak testuinguru orokor horretan hasi eta hazi ziren. XII. eta XIII. mendeetan Europako manufaktura lekuetara bidaltzen hasi zen artilearen pasagune bihurtu zen Euskal Herria, eta jakina, bertako burdinarena, hori izan zen fundazio-fenomenoaren bigarren arrazoi nagusia, barrualdea kostaldearekin lotzea; honelakoak ziren Nafarroako Antso VI.a Jakitunak eta Azkarrak sortu zituztenak.
Era honetakoa zen Donostiako hiria, Nafarroako Antso VI.a Jakitunak eman zion fundazio-gutuna 1180an. Donostia sortzeko bere garaian idatzi zen foruak (Lizarrako forutik eratorria eta hau aldi berean Jacakoatik) itsas merkataritzako gaiaz kapitulu berezituak zituen, eta Gipuzkoako kostaldeko herriak jasotzen ditu, Getaria barne.
Aipaturiko forua Getariari Antso VI.a Nafarroako erregeak eman ziola baieztatzen duen teoria, hipotesi hutsa baino gehiago da. Alfontso VIII.ak Donostian 1209eko irailaren 1ean emandako agirian, Getariako forua berretsi egin baitzuen “confirmacionis”. Eta antza denez, errege horrek berak harresiak berreraikitzeko agindua eman zuen 1204an. Beraz, Getariako harresi eta hiribildua XII. mendean errege nafar batek emana dela, eta ez Gaztelako Alfontso VIII.ak, (ia historiografia guztiek adierazi diguten bezala), azpimarratu nahi dugu.
Euskal Herriko historia guztiz bestelakoa izango zen, Alfontso VIII.a Gaztelako erregearen soldaduek, 1200.urteko neguan Gasteiz hainbat hilabetez setiatu izan ez balute. Euskal lurretan egindako ekintza militar haren ondorioz, Gipuzkoa eta bertako lurrak erresuma gaztelar berrira errenditu ziren. Era horretan, euskaldunen artean izandako mendeetako harremana eten zuten. Geroztik, Nafarroako erresumaren menperatzea eta irenstearekin Euskal Herria erdibitutako bideetan barna ibili da, baina gaurkotua eta bizirik beti.
ERDAL HISTORIA
Herri bat bere iragana osatuz hazten da, gu geu ere geure iragana osatuz hazten garen modu berean. Geure historia eraiki nahiean askotan mito asmatuekin egiten dugu topo. Baina horietako asko nondik sortuak izan diren begiratzen badugu, laster ohartuko gara ideologizatutako saihesbide batetik etorri zaizkigula. Tradizio batek eragin nabarmena izan du gurean, eta kalte handia egin dio.
Erdal historia nazionalista tradizionala tamalgarria da, haien ikuspegiaren justifikazioa bilatzearren, kondaira askok datu historikoren bat ezkutatu, edo beste batzuk berriz, ikuspegi historikoak lortzeko edo bestelako gertaerak justifikatu ahal izateko, dokumentu batzuk aukeratu dituzte. Gainera, urruti kokatzen diren denbora historiko horietako aipamenak, gerora egiazkotzat hartzen dira, eta denborarekin kontaketaren sinplifikazioa gertatzen da.
Historiaren izaera konplexua da eta maiz kontraesankorra. Gainera, Euskal Herriari dagokionez orain arte bete gabeko hutsunea egon da eta garai eta gertakari askok, gure herrian (nahiz eta azken urte hauetan lan handia egin), arlo zabaletan nolako isla izan duten ez da oraindik behar bezala jorratu, eta Getaria ez da salbuespena.
Contacts (0)
Getariaren Sustraiak hasn't listed any contacts yet.
Testimonials (0)
Getariaren Sustraiak doesn't have any testimonials yet.
- Joined:
- July 2009
- Website:
- Getariaren sustraiak